2014/10/12

2014-10-11 Orioko Goiko-kaletarren bazkaria

Bentazaharra (e)k argitaratua 18:28 e(t)an

10 aldiz izan gara Goiko-kaleko jaietan. Gure taldearen historia eta festa hauen historia batera xamar hasi zen eta halaxe jarraitzen dugu!
Beste behin bisitatu genituen lagun on hauek eta beste behin ere mundial pasatu genuen.
Lehenengo zita Maistra Mariaren ondoan egin genuen.
Elkar agurtu genuen eta kantuan hasi ginen akordatzerako. Deskantsu txiki bat egin genuen eta famili argazki bat atera genuen (ondo gordetzeko horietako bat).
Hemen denontzako egon da lekua eta ongi etorria izan da gerturatu izan den guztia.
Guk hala sentitu izan dugu eta horixe nahi genuke aurrerantzean ere.
Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Oriotik Goraka Tirriki taka
hor entzuten da nonbait zalaparta
sei ijitu karru batekin kanta
festetan da zakileneko aldapa

Orain hamar urte gertatua zen
bertan akelarrea piztu zuten
hamaika sorgin eta akerra tarten
munduko jai onena Goiko kalen

Bentazaharretik irten berriak
handik etorrita musikariak
kantuan jarri zituzten guztiak
sorgin, akerra ta sukaldariak.

Bazkal ondoren sortu da iskanbila
sukaldariak dantzan irten dira
sorginen artian perejil bila
distantzi motzetan trebeak dira.

Goikokalen gauza harrigarria
urtero gertatzen da miraria
tabernarik gabe dago kalia
ta sorginak berriz mozkortu dira.

Eta gogoan izan, ahaztu gabe
hau ez da Arraldeko goenkale
Erria txikota ta arrantzale
agur oriotarrak ta GOIKOKALE

















Aurreko urteko berriak: 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:

Orioko bazkari honetara hainbatek ezin izan zuten etorri. Horietako batek (Onek) bertso eder batzuk idatzi zituen eta denon artean plazer haundiz kantatu genituen. Datorren urtean denok elkartuko gara sinfalta!!!!


Guretzako hau ez da plaza bat gehiago izaten. Tori gure oparitxoa bertso moduan. Gora Goikokale!!!!


Ez dago erantzunik "2014-10-11 Orioko Goiko-kaletarren bazkaria"