2014/11/29

2014-11-28 Berrizen euskararen eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:38 e(t)an


Euskararen eguna bertan dugu (abenduaren 3an) eta Berrizen hori erreibindikatzeko egitarau mardula osatu dute. Azaroaren 28an emango diote ekimenei hasiera eta egun hori egun batzuetara zabalduko dute. Jakina, euskararen egunak urteko 365k direla ezin dugu ahaztu!
Arratsaldeko 19:00etan fin-fin azaldu zen koadrilatxo bat eta kantu batzuk kantatu genituen. Ondoren Gaztetxera joan ginen bertako bertso eskolakoen saioa entzutera. Ederki aritu ziren bertsotan eta beraien olerkiak irakurtzen.
Ondoren, han geundenak kalera joan ginen eta han ibili ginen tabernaz taberna. Denbora azkar joan zitzaigun eta bukatzeko tenorea nahi baina lehenago iritsi zen.
Arratsalde ederra pasa genuen...


Aurreko urteetako berriak: 2013, 2010

Eguneko argazkiak hemen:

Ez dago erantzunik "2014-11-28 Berrizen euskararen eguna"