2015/09/15

2015-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 14:00 e(t)an

Aurtengoa lehen aldia da Mutrikura gerturatu garena. Saiakera batzuk egon dira baina aurtengora arte ez zaizkigu gauzak pare-parean tokatu.
Aurten suertez, bertaratu gara eta giro paregabea izan dugu lagun.
Zezenak bukatu zain egon gara eta bukatu orduko hasi eta erantzun paregabea aurkitu dugu.
Ordubete pasako kantu saioa egin eta beheko plazara jaitsi gara kalejiran. Kale estuak eta koadrila bikaina atzetik. Beheko kalean beste pixkat egon gara eta berriz kalian gora saioa amaitzeko. Akordatzerako 22:30ak ere izango ziren eta jendearen partetik ez dugu presarik somatu.
Ez dakigu nekea edo gosea zer den ba ote dakiten mutrikuarrek, baina kantua zer den bai. Ederki pasa dugu eta beste noizbait elkar ikusteko itxaropenarekin joan gara etxera.

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:


Eguneko bideoak:


Ez dago erantzunik "2015-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak"