2018/12/21

2018-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Ibon (e)k argitaratua 23:09 e(t)an

Ederki pasa dugu beste behin ere!

Eguerdi partean hasi gara Azpeitiako kaleetan kalejiran. Geure txokoa aurkitu dugu plaza txikian eta koadrilatxoa lagun, han egon gara bukatu arte. Bazkal ordua iritsi denean erretiratzea hobe dela iruditu zaigun arte!

Eguraldi paregabea eta aitzakiarik ez dugu izan inondik inora!
Harrera ona eta opor eta gabonen usaina duen egun honek aldarte ona ekartzen du.
Hala bada, gustura itzuli gara etxerantz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Basazabalen bazkaltzen eman eta lagun izan ditugun guztiei. Ginda bikaina oparitu diguzue!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat


Ez dago erantzunik "2018-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna"