25 urte pasa dira Debabe lanean hasi zela (Mutriku, Deba eta Elgoibarko euskaltegien batura) eta tamalez beste hainbeste pasa beharko ditu lanean, euskara jende gehiagori erakutsiz. Joan zen larunbatean aitzakia hori harturik elkartu ziren bertatik pasatako irakasle, ikasle eta lagun zenbait.
Kantua, dantza, barrea eta tertulia izan ziren nagusi. Festak luze iraun zuen batzurentzat eta ez...
2009/03/30
2009/03/29
2009-03-27 Leioan kantu kantari korrika kulturalean
Joan zen martxoaren 27an Leioan izan ginen.
Korrika 16aren barruan korrika kulturalak antolaturiko kantu afarian parte hartu genuen eta bertan pasatako orduak hemen laburbiltzea ezinezkoa zaigu.
Egia esan behar bada, arratsaldeko 19:00etan Ikeaberrin aurkitutako giroa hotza izan genuen, baina orduak aurrera egin ahala tenperatura ederki igotzen joan zela esan beharko dugu.
Kantu poteoa luze...
Argitaratutako ordua 22:54
2009/03/12
2009-03-07 Donapaleuko ihauterien ondorena

Aurtengo martxoaren 7a data polita izan da Bentazaharreko Mutiko Alaientzako.
Lehen aldia izan da talde moduan Behe Nafarroara joan garena eta ederki pasa genuela aitortu behar dugu.
Gazi-gozoa izan genuen hango hasierako martxa. 5 kidetatik 4k bakarrik joan ahal izan genuen baina Kilimon taldearen 20. urteurrenak merezi zuela pentsatzen...
Argitaratutako ordua 14:28
2009/03/07
2009-03-07 Donapaleun ihauteriak
Datorren martxoaren 7an Donapaleura joango gara. Bertan Amikuzeko Kilimon taldeak festa antolatu du. Besteak beste Urretxuko Lekaio Kultur elkarteko erraldoiak joango dira eta gu, Bentazarreko Mutiko Alaiak bertan izango gara.
Nahi duenak Behe Nafarroako herri eder horretan izango gaituzue.
Eguneko egitaraua hau izango da, beraz, festa eta giro ederra nahi duenak badaki nora azaldu:
10.00:...
Argitaratutako ordua 17:22
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)