2009/04/29

2009-05-03 Berriatuan San Gregorioak

Ibon (e)k argitaratua 21:41 e(t)an

Maiatzaren 3an Berriatua ezagutzeko parada izan genuen.
Hasieran eguraldi beroa eta giroa hotz izan genuen. Honelako herri batek horrelako plazarik izango zuenik ez genuen uste!!!!
Paellak gain hartu zigula zirudien eta Valentziara kopako finalerako erreserbatzen ari ginela zirudien.
Athletic-en partida bukatu arte ezin izan genuen remontadaz gozatu. Despistatuentzat enpatatu egin zuen...
Atsedenaldiaren ondoren leku goxoago batera joan ginen eta han kantuzaleez inguratuta beste kontu bat izan genuen. Giro ona eta gozatua hartu genuen. Igande arratsalde baterako ez zen ez plan txarra izan!!!!



Bideoan momentu eder batzuk:



Gogoratu festak ez direla amaitu eta oraindik badagoela festan jarraitzeko aukera.
Egitaraua ikusi nahi duenak hemen du oso-osorik.

Ez dago erantzunik "2009-05-03 Berriatuan San Gregorioak"