2009/06/07
2009-06-07 Bergaran eskola publikoaren jaia
Bergaran egun ederra pasa genuen eskola publikoaren jaian. Eguerdiko 12:00etan duda-mudatan ibili ginen non jo eta nola asmatu. Batean dantzariak, hurrengoan musikariak, bestean antzerki taldea. Gure lekua topatu arte batera eta bestera ibili ginen, baina, denborarekin aurkitu genuen gure txokoa eta gure publikoa.
Eguraldi ederra eta egonaldi ederra egiteko aukera ematen duenez Bergarak bertan egon ginen 3 ordu pasaz.
Jendea gustura egon omen zen gurekin eta lerro hauek aprobetxatu behar ditugu gure ondoan fidel izan genituen Ibon Bilbao eta konpainiari eskerrak emateko. Behean dauden irudiak beraiek hartuak dira eta hor isladatzen da ederki bertan bizitakoa.
Amaieran plaza aldera gindoazela Korta-Zahar tabernan egin dugu geldialditxoa eta bertako jabeari bihotz-bihotzez eskerrik asko. Ordua halaxe zen, baina urdaiazpiko hura eta ogi egin berri hura ez zaigu puxka batean ahaztuko!!!!!
Ederki ibili gara Bergaran, bai alajaina!!!
Ea errepikatzerik dugun, kale egokiak eta eztarri ezin egokiagoak aurkitu baititugu!!!
1 Erantzuna "2009-06-07 Bergaran eskola publikoaren jaia"
Argitaratu iruzkina