2013/01/03

2012-12-22 Arrasaten Santamasak

Ibon (e)k argitaratua 22:08 e(t)an

Santamas eguna berezia izaten da Arrasatearrentzat, eta baita bertaratzeko parada izaten duen guztiarentzat.
Aurtengoan gainera zapatua izanda eta eguraldi paregabea lagun, aitzakia handi bat behar zen ez bertaratzeko.
Eguerdian hasi genuen gure jiratxoa, Arbolapetatik plazara, handik Iturriotzera eta ondoren tabernen atarietara.
Eguerdiko giro goxoa lagun, ederki ibili ginen eta erantzun ederra jaso genuen kalean zebiltzanen partetik.
Ondoren bazkari ederra Musakolako polikiroldegian. 800 lagun omen zeuden eta giro paregabea antzeman genuen. Bi hitzetan esan liteke, etxean bezala!
Bazkalondoren jendeak festarako gogoa zuela erakutsi zuen lehen unetik. Trikitia ederki astindu zuten lehen instantean, gero ikurrin dantza eta ondoren gure txanda.

Kantatu eta dantzatu. Banako saio koxkor bat egin genuen eta partehartze polita egon zen. Giro jatorra Arrasate!
Eskerrik asko eta segi horrela!

Eguneko berriak: Goiena

Eguneko argazkiak:



Ez dago erantzunik "2012-12-22 Arrasaten Santamasak"