2013/05/14

2013-05-05 Idiazabalen XVI. Gazta eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 19:47 e(t)an

Joan zen maiatzaren 5ean berriz egon ginen Goierri aldean.
Oraingo honetan ardi gazta ederrari izena ematen dion herrian. XVI. aldia izan zen egun hau antolatu eta ospatu zutela eta goizean eguraldia lagun, jende piloa ibili zen Idiazabal bisitatzen.

Ez zen lehen aldia izan, eta halaxe jakineko planean aritu ginen.
Bazkaloste goxoa bizi izan genuen frontoian. Lanean gogotik jardun ondoren atsedena merezi zuten lagunen artean.
Ondoren, atseden pixkat hartu eta kalean ibili ginen.
Bukatzeko Pilarrene kanpoan goxo-goxo hartu gintuzten beste behin ere eta saio ederra egin ahal izan genuen.
Ea hurrengo batean sentsazio berberak bizitzerik ditugun.

Eguneko berriak: Hitza, Noticias de Gipuzkoa, DV  

Eguneko argazkiak:

Ez dago erantzunik "2013-05-05 Idiazabalen XVI. Gazta eguna"