2013/07/21

2013-07-20 Otxandion Santamañak

Bentazaharra (e)k argitaratua 16:11 e(t)an

Aurten, San Antonio ermitaren inguruan bizitakoa ez dugu berehala ahaztuko.
Lehenik eta behin, eta hasi aurretik eskerrak eman behar dizkiegu bazkaltzen horren ondo eman ziguten bi koadrilei. Gure asmoa bazkalduta joatearena zen baina arazo bat medio zuen eskuzabaltasuna zein den frogatzeko aukera izan genuen.

Bestetik argia lortzeko generadorea lortu zigutenei ere eskerrak. Bigarren ekipoa martxan jartzeko behar beharrezkoa genuen eta bestela kaxkar ibiliko ginateke (eskubiko argazkian).

Ederki pasa genuen bazkalondoren. Bakoitzak bere gustura kantatu zuen, dantzatu zuen edota hizketan jardun zuen. Elkargune ederra da eta aitzakia bikaina lagunartean egoteko. Antzematen genuen beroa ikaragarria zen eta lainotuta egon behar zuela zioten iragarpenek.
Kalera joateko mugimenduak uste baina azkarrago azaldu ziren.
Akordatzerako, guztiok korrika eta presaka geunden harri ekaitzak harrapatu gintuen eta bete betean. Babesean harrapatu zituenak gaitzerdi, besteek jaso zuten harrikada bat baina gehiago. Kotxeak kalte dezentekin bukatu zuten eta eguneko anekdota handiena hor geratu zelakoan gaude.

Bukaera Otxandioko kaleetan izan genuen. Beste ordu pare batez gustura ibili ginen kantuan aurrekoak ahaztuta. Ederki pasa genuela dudarik ez izan lagunok!
Gehitzeko besterik ez.
Ondo pasa Santa Mañak eta beste bat arte!

Aurreko urteko berriak: 2012, 2011

Kazkabarra gogotik:



Eguneko argazkiak:


Kantuan



Ez dago erantzunik "2013-07-20 Otxandion Santamañak"