2013/07/26

2013-07-25 Soraluzeko jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:28 e(t)an

Aurten, Santiago eguna Soraluzen pasatzeko aukera izan dugu. Lehen aldia genuen bertan jotzeko aukera genuela, eta ez genekien ze harrera izango genuen. Konturatu gara herrian aurrelan handia egina dagoela eta kantatzeko griña bizi-bizi dagoela.
Horrela erantzuten duen herri batera etortze ederra da!
Eguerdian, bazkalaurretik hortxe ibili gara kalean gora eta kalean behera. Geldialditxo bat hemen, trago bat han eta kantua eta koadrila ederra lagun.
Bazkari ederra eman digute kalebarreneko bazkarian eta kafearen ondoren toki gutxitan ikusten den gauza bat ikusi dugu. Bingoarekin tartekatuta kantatu dugu bazkalondoren. Zoriak ez digu lagundu baina baten bat gu baino gustorago joango zen etxera!
Iluntzean beste saiotxo bat egin dugu Mariatxi taldeak bere saioa hasi duen arte.
Egun pasa ederra joan da eta bueltatzeko aitzakiaren bat badaukagu, bueltatuko garela esatea besterik ez zaigu gelditzen.
Ondo pasa ditzazuela jaiak!

Eguneko berriak: DV

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideo bat:

< center > < /center >

Ez dago erantzunik "2013-07-25 Soraluzeko jaiak"