2013/12/26

2013-12-22 Arrasaten Santamasak

Bentazaharra (e)k argitaratua 11:17 e(t)an

Abenduaren 22an Arrasaten egoteko aukera izan genuen. Iritsi eta indarrak hartu genituen Arrasate tabernan. Ederki gosaldu genuen eta ordurako baten batek poltsikoa bero- bero izango zuen kalean. Gabonetako loteriak San Andres auzoan utzi zuen sari potoloa eta bat baina gehiagori azken boladako penak uxatuko zitzaizkion.
Jende uholdea kalean zebilen eta gu uholde horren erdira arrimatu ginen.

Lehen saioa plazan eta ondoren elizaren atariaren ondoan. Bertan, behin gertatu ez zitzaiguna gertatu zitzaigun. Joaldunak batera eta bestera zebiltzala haien bisita izan genuen. Beraien erritmora moldatu eta aurrera segi genuen.

Kaleko giroan mugildu ginen eta ederki pasa genuen 14:30ak arte. Laguntza izan genuen uneoro eta bazkaltzera joan beharrak behartu gintuen bukatzera.

Polikiroldegian ederki bazkaldu eta bazkalondorenean jo genuen. Gure aurretik Inkansables txaranga, albokariak, trikitilariak eta dantzariak izan genituen. Egun polita pasa genuen!

Errepikatzeko modukoa!

Eguneko berriak: 2012, 2009, egitaraua,

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:




Ez dago erantzunik "2013-12-22 Arrasaten Santamasak"