2014/06/29

2014-06-28 Sopelan San Pedro jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 10:42 e(t)an

Goizeko beroak eguerdi aldera ez zuen jarraipenik izan eta gure Sopelako irteerak euria izan zuen protagonista.
Plaza Beltzan hasi genuen lehen saioa eta talde polita izan genuen lagun. Haizeak gogoz jo arren kantatzeko eta dantzatzeko aukera nahikoa izan genuen.
Ondoren taberna inguruetara joatea erabaki genuen. Gure ustez ondo kantatzen ari ginen baina berriro euria hasi zitzaigun goitik behera.
Aterpeak aprobetxatu behar izan genituen geure kantu jaiarekin aurrera jarraitzeko...
Bukaeran talde polita inguratu zen gurera eta beste saio eder bat egin ahal izan genuen.
Ederki pasa genuen!
Ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!

Eguneko argazkiak:


Ez dago erantzunik "2014-06-28 Sopelan San Pedro jaiak"