2014/07/03

2014-07-02 Zumarragan Santa Isabel eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 21:00 e(t)an

Etxean jotzeak arriskua izaten du askotan, baina aurten ere eguraldiari kasu handirik egin gabe, jendeak ederki erantzun zuen.
Egun luzea eta gogorra izan ahal da, baina halare ederki pasa genuen.
Bazkaltzen IruƱeako Muthiko Alaiak peƱako lagunak izan genituen eta han ibili ginen Antioko mahaiez mahai. Bi tronpetajole on eta jatorrak izan ziren gurekin. Poliki jantzi ziguten jaitsiera eta kantuei indar ederra eman ere bai.
20:30ean jaitsierarako prest geunden eta inoiz ez bezala dantzarien taldearen jarraian ibiltzeko aukera izan genuen.

Iburreta kanpoko giroari buruz esateko hitzik ez dugu. Ederra giroa! Ederki pasa genuen.

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:




Ez dago erantzunik "2014-07-02 Zumarragan Santa Isabel eguna"