2014/09/14

2014-09-13 Legutioko kofradiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 00:03 e(t)an

Bigarren urtez itzuli gara Legutioko Kofradia jaietara. Aurten ere bero haundia izan dugu zain eta eguerdi partea girotzea tokatu zaigu.
Giro polita zegoen kalean, bakoitza egonean gustura eta lagunarte giro ederra topatu dugu.
Plazan hasi dugu saioa eta jendeak itzala zuen gogoko, baina garesti zegoen itzalean tokia aurkitzea.

Kalean ibili gara batera eta bestera, eta halaxe ibili gara bazkal ordura bitarte.

Esneitz tabernan egin dugu azken saioa eta bertakoen partetik harrera beroa jaso dugu. Lerro hauen bidez eskertu egin nahiko genuke gurekin izan duten adeitasunarengatik. Horrela gustura itzuli gara etxera. Bai horixe!


Beste urte batzutako berriak: 2013


Eguneko argazkiak:

Ez dago erantzunik "2014-09-13 Legutioko kofradiak"