2016/12/04

2016-12-02 Erandio goikoan euskararen eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 16:30 e(t)an

Bigarren aldiz egin genuen Erandiora bisita aurten.

Euskararen eguna aitzakia edo motiboa izan da gure bisitaldi hau egiteko.
Ostiral/bariku iluntzean tenperatura frexkoak topatu genituen Erandio-Goikoan, baina hori ez zen izan gure zailtasun bakarra. Hasiera korapilatsua izan genuen motibo teknikoak direla eta. Barkamena eta eskerrak eman behar dizkiegu gurekin zintzo-zintzo ibili ziren lagun denei. Izan zuten pazientzia eta umorea kristona izan baitzen!
Ederki ibili ginen eta koadrilla bikaina izan genuen lagun.
Arantzatxoa kentzeko aukera izan genuen eta akordatzerako majo berandutu zitzaigun.
Egun atsegina pasa genuen eta kartelaren mezua barneratuta joan ginen etxera. Euskarak 365 behar ditu eta ez abenduaren 3a bakarrik. Euskara ahoan eta ibili munduan!!!!

Aurreko urteetako berriak:  2011

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko laburpen bideoa



Ez dago erantzunik "2016-12-02 Erandio goikoan euskararen eguna"