2017/06/06
2017-06-03 Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna
Bentazaharra (e)k argitaratua 13:52 e(t)an
Amurrion eskaini dugun lehen emanaldia izan dugu hau. Inguruan ibilita ginen bainan Amurrion bertan ez.
Ekainak 3, Euskaraz bizi eguna Amurrion.Egun osoko egitarau mardula goxatzeko aukera izan dute herritarrek, ibilaldia, rugby entrenamendua, umeentzako tailerrak, garagardo dastaketa, herri bazkaria,... eta arratsaldean berriz kalez kale, tabernaz taberna, kantuz eta musikaz alaitzeko aukera izan dugu konpaini ederrean. Osagarri berezia ere izan dugu bikote bertsolariekin, Oihana Bartra eta Izar Mendiguren, bat bateko kantuetan gure arreta guztia jaso dute.
Bentazaharreko musikariak berriz pozik gelditu gara herritarrengandik jasotako arretagatik, elkarrekin kantuan aritzea plazer handi bat izan da.
Laster arte Amurriotarrak!.
Eguneko argazkiak hemen klik eginda
Eguneko bideoa:

Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ez dago erantzunik "2017-06-03 Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna"
Argitaratu iruzkina