2018/12/24

2018-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira

Bigarren urtez Olentzeroren etorreran egon gara. Toki pribilegiatuan egon gara, Arriagaren pare-parean eta jende andana gure inguruan. Goxo-goxo ibili gara kantuan eta jendeak ederki erantzun du. Guk ere jaso dugu olentzeroren aurtengo oparia. Aurtengoak bukatu ditugu. Datorren urteari aurtengoa bezain polita izan dadila opa diogu. Eskerrik...

2018/12/23

2018-12-22 Tolosan gabonetako azoka berezian kantuan

Tolosan beti egoten da giro berezia, eta gabon aurreko azokan ba... zer esan... Azoka egun bat ez da egunik egokiena kanturako. Jendeak zeregin ugari ditu buruan, baina beti topatu daiteke tarte bat gozamenerako. Guretzako kantua eta euskara gozamena dira eta halaxe ibili gara azokako gunez-gune gure giroa sortu nahiean. Txandaka-txandaka...

2018/12/21

2018-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Ederki pasa dugu beste behin ere! Eguerdi partean hasi gara Azpeitiako kaleetan kalejiran. Geure txokoa aurkitu dugu plaza txikian eta koadrilatxoa lagun, han egon gara bukatu arte. Bazkal ordua iritsi denean erretiratzea hobe dela iruditu zaigun arte! Eguraldi paregabea eta aitzakiarik ez dugu izan inondik inora! Harrera ona eta opor...

2018/12/06

2018-12-08 Korsikan Festa Di A Nazioni

Datozen jai egun hauek oso egokiak izaten dira atsedena hartzeko, baita bidaiatzeko, turismoa egiteko… Gure taldeak esperientzi musikal berri bat biziko dugu gure lurretatik kanpo. Abenduaren 6an, gure instrumentuen maletak hartuta, Korsikara bidaiatuko dugu, “FESTA DI A NAZIONI”ekimenean parte hartzeko. Korsikarrak, euskaldunak bezala,...

2018/12/03

2018-12-02 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Ormaiztegin etxean bezala sentitzen garela esatea gutxi da. Etxean baina hobeto agian! Lagun fidelak eta kantari finak lagun dituen talde batek ze esan dezake? Aurtengo Ander Deunaren jaietan izan ginen eta saio eder askoak egin ahal izan genituen. Tabernaz-taberna goxo-goxo ibili ginen eta iluntzeko egonaldia motz ere egin zitzaigun! Segi...

2018/12/02

2018-12-01 Zarautzen euskaraldiko kantujira

Aurtengo euskaraldian ere Zarautzen parte hartzeko aukera izan dugu. Beste behin ere pare-pareko giroa genuen. Jende andana musika plazan, giro epela eta ia guztia alde. Euri pixkat hasi du eta hor ibili behar izan dugu aterpe bila. Koadrilla haundia izan dugu atzetik eta ederki pasa dugu. Beti erantzun ona jasotzen dugu zarauztarren aldetik...

2018-12-01 Irunen euskaraldiko kantujira

Euskaraldiaren zurrunbiloaren bukaerara iristen ari gara eta Irunera egin dugu bisita lehen aldiz. Hasterako taldetxoa inguratu zen liburuxka eske eta kanturako prest. Horrela hasi eta bukatu arte! Euskararen motorrak berotuta inguratu dira lagun guzti horiek eta ederki pasa dugu beraiekin eguerdiko saioa! Beste behin ere ikusi dugu...

2018/11/25

2018-11-24 Martutenen kantujira

Hirugarren aldiz Donostiako auzotzat duten Martutenen izan gara. Beti euskararen egunaren atarian izan gara eta kaleetan jaso izan dugun harrera oso ona izaten da. Zapatu eguerdian bueltatxoa hasi genuen eta auzoko ia taberna guztien atarian jo genuen tarte batez. Auzo elkartearen aurrean amaitu genuen eta lagun izan genuen koadrila dexentekoa...

2018/11/24

2018-11-23 Zaldibarren euskaraldiko kantujira

Zaldibar bisitatu dugun hirugarren aldia izan da aurtengo euskaraldiko ekitaldia eta aurrekoetan bezain ondo hartu gaituzte. Giro hotza kanpoan baina giro beroa jendearen artean. Ilargia bete-bete eta koadrila haundia gurekin hasieratik bukaerara arte. Euskarak horrelakoak behar ditu eta horrela urrutira iritsiko garela seguru gaude. Ederki...

2018/11/18

2018-11-18 Sondikan euskal azoka

Sondikan izan gara bigarrengoz. Azoka ederra egiten dutela bagenekien eta gaurkoan ere ez du hutsik egin. Kantuan hasi gara karpa haundiaren alboan eta dagoeneko lagun zaharrak egin ditugu aurkezlea eta soinu ekipokoak. Etxean bezala sentitu gara! Ondoren dantzariengana hurbildu gara ondoko karpara eta saiotxo bat egin dugu. Gogoz hartu...

2018/11/17

2018-11-17 Tolosan babarrunaren eguna

Aurten ere Tolosara joateko zortea izan dugu. Babarrunaren egunean izan gara bertan, baina aurrekoetan ez bezala eguerdi partean izan dugu saioa. 11:00etan hasi ginen jotzen eta etenik ez dugu izan goiz osoan izan. Aurtengoan Udaberri dantza taldeko musikariak izan ditugu bidelagun. Luju haundi bat egia esateko. Musikari bikainak eta jende...

2018/11/11

2018-11-09 Bilboko Miribillan kantujira

Euskaraldia hastear  dago, oso gutxi falta da eta motorrak berotzeko Miribillara kantujira egiteko deitu ziguten. Bigarren aldia zen bertaratzen ginena eta harrera polita jaso dugu beste behin ere. Hasiera traketsa izan genuen... Euria eta haizean kalean eta ez ginen batere eroso ibili. Tabernetara sartzea erabaki genuen eta epelean...

2018/10/07

2018-10-07 Urretxu-Zumarragan kilometroak

Egun berezia izan da gaurkoa guretzat. Urretxu-Zumarragako ikastolako 6 ikasle ohik parte hartzen dugun taldea gara eta bertan antolatu den kilometroak jaiak jotzeko eskatu ziguten. Halaxe egin dugu 2 orduz. Eguraldi traketsa izan da baina txarrenean onena tokatu zaigu. Ateri egin digu tarte haundi batean eta hor ibili gara kantuan Zumarragako...

2018/09/30

2018-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak

Aspaldian derrigorrezko bisita izaten dugu Ormaiztegira. Joan izan garen guztietan harrera beroa izan dugu eta aurtengoan ez digute hutsik egin. Afal ondoren jotzen hasi eta lehen notatik hasita jendea kanturako zegoela somatu genuen. Giroak ez zuen gutxira egin harik eta orduak txikitu ziren arte. Horrelako jendearentzat jotzea plazerra...

2018/09/24

2018-09-23 Urretxun euskal jaia

Urretxun kantujira egiten hasi ginela ez dakigu zenbat urte izango diren... Agian hobe ez gogoratzea. Taldea osatu genuenetik urtero izan gara eta koadrilla dexentea izaten dugu lagun urteak joan eta urteak etorri. Horrela plazer bat da kantuan edota dantzan ibiltzea. Beste behin ere, bero eginagatik ederki pasa genuen! Ondo bukatu jaiak...

2018/09/15

2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Laugarren aldiz izan gara Galbaixo egunean Mutrikun. Plaza kuttuna izan dugu hasieratik Mutriku eta aurten ere berretsi egin du bere umorea eta kanturako griña! Zezenen saioa bukatu zain egon ginen eta gure txanda hasi zen. Ez gintuzten toreatu eta bikain erantzun zuen talde polit batek! Xuabe-xuabe hasi ginen girotu nahiean eta eguraldi...

2018/09/09

2018-09-08 Elorrion Ferixa nausikoak

Elorrian azken aldiz izan ginenetik 9 urte pasa dira. Badira batzuk... Herria jendez eta festaz gainezka zegoen iritsi ginen. Plazan zegeon giroak gainezka egiten zigun eta toki lasaiago batera joan ginen. Poliki-poliki hasi ginen eta denborarekin koadrilla ederra inguratu zitzaigun. Ondo kantatuko genuen, zeren eta zeruak zuen itxura ikusita...

2018-09-08 Zarautzen euskal astea

2018ko euskal jaiaren bezperan izan gara aurten ere. Hasterako 12:00etan zain-zain genuen koadrilla haundi bat! Hortik aurrera musika jo eta kantatu egin genuen ia etenik gabe! Erantzun bikaina eta maitatuak sentitu ginen uneoro... Horrela ibiltzea plazer bat da halajaina... Hurrengo batean gehiago!!!!! Aurreko urteetako berriak: 2017,...

2018/09/01

2018-09-01 Donostian euskal jaiak

Donostian lehenago izanda gaude jotzen. Loiolan eta Martutenen aspaldian sarri izanak gara, baina erdialdea eta "Donostia kantuz"ekoen laguntzaz lehen esperientzia izan dugu aurtengoa. Hasi orduko jende andana inguruan eta egia esan, oso motza egin zaigu jarduna. San Martin azokagunean hasi eta geldialdiz geldialdi Boulebard-eraino akordatzerako...

2018/08/18

2018-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Duela 9 urte izan ginen Ondarroan lehen aldiz, hau da, aurten 10. aldiz joan gara Arrantzale egunera! Ondarroa fidela izan da gurekin eta hori oso toki gutxitan pasatu zaigu. Ondarroan kantatu eta partehartu toki gutxitan ez bezala egiten dute eta giro paregabea izaten da bertan. Aurten euria egin behar zuela zioten iragarpenek, eta halaxe...

2018/08/06

2018-08-05 Getarian Salbatore jaiak

Aurtengoan koadrillen eguna igandea izatea tokatu da. Eguzkiak gogotik jo zuen eta giroa ederki berotu zuen. Marmitako lehiaketak arrakasta du Getarian eta jende andana elkartzen da bazkaltzen. Gu hasterako txinpartak hasita daude eta ezinezkoa da hori itzaltzea. Bazkalondorenetik jaiki eta Getariako kale estuetan gora eta behera ibili...

2018/07/31

2018-07-31 Loiolako jaietan kantujira

Hirugarren urtez bisitatu dugu Donostiako Loiola eta beste behin ere harrera ikaragarria egin digute. Beste auzo batzuetako kantariak ere gerturatu dira eta kalejira polita egin dugu auzoan zehar. Bizirik dagoen auzoa da eta antzematen da urtean zehar mugimendua badagoela. Hori aprobetxatu eta disfrutatzeko aukera izan dugu aurten ere! Mundialak...

2018/07/27

2018-07-25 Gorlizen Santiago eguna

Gorlizen egonda geunden 2009 eta 2010ean. Aurten 2 aldiz bertaratzeko aukera izan dugu. Apirilaren 28an izan ginen eta berriro Santiago egunean izan gara. Aurtengo apirileko emanaldiaren irudirik ez dugu baina behean baduzue aurreko bi bisitetako kronikak. Santiago eguna Gorliztarrek ederki ospatzen zutela bagenekien, baina aurten guk bizitzeko...

2018/07/16

2018-07-15 Plentzian Karmen jaiak

Lehen aldiz izan gara Plentziako herrian. Bertako kantu taldeak badu sona, eta merezitako fama duela ikusi genuen! Eguraldia duda-mudan izan genuen eta ez bazuen zaparradarik egin, bota zuen nahikoa. Dena dela, han izan genuen talde mundial bat inguruan. Kanta eta dantza egiten aspertzen ez diren horietakoak direla erakutsi ziguten. Panderojoleak...

2018/07/14

2018-07-12 Antzuolako jaiak

Enegarren aldiz bisitatu dugu gure ia bigarren etxea den Antzuola. Halaxe sentitzen gara, etxean bezala! Hontzaren aurretik herri-afari polita eta jendetsua izan genuen eta Hontzaren Harrera beroa eta giro jatorra! Beste bat arte eta ondo pasa jaixak!!!!! Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011 Eguneko...

2018/07/09

2018-07-08 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Geltokietako jaiak iritsi eta joan dira akordatzerako. Jaiei amaiera ematea ez da hain erreza izaten baina aurtengoan ere polita izan da. Herrian egonagatik ere, beti izaten dugu jendea inguruan eta laguntzeko prest. Saio umoretsua eta bizia izan dugu aurtengoa. Eskerrik asko lanean fin-fin ibili den jai batzordeari gurekin kontatzeagatik...

2018/07/08

2018-07-07 Markinan Karmen jaiak

Markinan beti izan dugu harrera beroa eta aurten ez da salbuespena izan. Krosean lasterka ibili zirenak hauspoa beteta zutelarik hasi ginen gu hauspoari eragiten. Hasi orduko taldetxo ederra inguruan eta horrela denbora airean joaten zaigu. 20:00etan hasi eta afaltzeko garaia nahi baina lehenago iritsi zitzaigula esan genezake. Beste behin...

2018/06/30

2018-06-30 Orion garai bateko ezkontza eta kantu bazkaria

Orion San Pedrotan behin ere izan gabe geunden. Aurten garai bateko ezkontza egiteko asmoa zutela eta bertaratzeko gonbita egin ziguten. Eguna bero hasi da eta halaxe bukatu da! Garaiko eguraldia eta giro bikaina izan dugu ibilbide guztian zehar eta halaxe bukatu dugu. Aho zapore ederrez eta berriz itzultzeko gogoz. Ondo bukatu jaiak...

2018/06/24

2018-06-23 Bilboko Miribillan kantujira

Bilboko ertz batean dago Miribilla eta Mirigorri kultur elkarteak deiturik aurtengo San Joan bezperan egin diegu bisita. Udaberri tristea izan dugu eta eguzki printz indartsuek eraginda edo... indarrez ibili ginen Bilbo aldean. Giro bikainean egun umoretsua pasa genuen. Bilbotarrak haundiak omen dira, baita bihotzez ere! Bazkari goxoa eta...

2018/06/17

2018-06-16 Urrestillan San Joanak

Huts egitea ezinezkoa egiten zaigun emanaldia da Urrestillakoa. Aurten ere bertan izan gara eta beste behin ere mundial pasatu genuen! Krosak jende ugari eraman zuen Urrestillara eta gu plazara joaterako lagun ugari genituen lagun. Horrela hasi eta afalordurarte aldarte ederrean ibili ginen. Ederki afaldu genuen eta  afalondoren beste...

2018/06/03

2018-06-03 Legution ingurumen eguna

Ekainaren 13an egitarau mardula antolatu dute Legution. Ingurumen eguna dela eta. Eguraldiak tregua txiki bat eman du eta eguerdi parte hori ederki gozatu dugu legutioarren artean. Jendeak bazuen kalean egoteko gogo/beharra eta haietako askorekin ibili gara kantuan! Hurrengo batean gehiago eta hobeto! Eguneko argazkiak ikusteko klik...

2018/05/12

2018-05-12 Urduñan otxomaio jaiak

Eskualde honetan ibilita bageunden ere, lehen aldia izan da Urduñan jo duguna. Herri ederra eta festa ospetsua zutela bagenekien. Partehartze polita duen festak direla konturatu gara eta egun ederra pasa dugu bertan! Jende jatorra inguruan eta ez gara kantuan aspertu! Eskerrik asko gurekin batera ibili eta parte hartu dutenei!!!!! Eguneko...

2018/05/11

2018-05-10 Algortan kantujira

Lehen aldiz bisitatu dugu Algortako auzoa. "Aitzakia" San Mamesen jokatuko diren 2 rugby finalak berotzea izan da. Bizkaian garbi dago Getxoko taldea aitzindaria izan dela kirol honetan eta hori dela eta izan da gure bisita Algortara. Osteguna, pintxopotea eta giro ona izanda ez zegoen aitzakiarik! Lagun ugari inguratu ziren guregana eta...

2018/04/27

2018-04-26 Lazkaon kantujira Maizpiden 30. urteurrenean

Lehenengo aldiz bisitatu dugu aurtengoan Lazkao. Leku ederra eta aitzakia paregabea. Maizpidek 30 urte bete dituela eta ospakizun ekintzetan azkena izan omen zen gure kantujira. Herrian bueltatxo bat eman genuen eta jendeak ederki erantzun zuen. Pintxopotea eta jaien usainak jendea ederki animatu zuen alajaina! Iruñeako manadaren epaia...

2018/04/22

2018-04-21 Orion Zaragueta eskolakoekin kantujira

Orioko herriak, eta batipat hango txoko batek badu gure bihotzean toki bat ondo irabazia aspalditik. Gustura gerturatzen gara Oriora adeitsu eta alai hartzen gaituztelako eta honoko honetan ere halaxe izan da. Herriko plazan eguerdian hasi eta akordatzerako eguna joan zaigu. Kalean behera geldialdi batzuk egin eta jendearen erantzuna...

2018/02/09

2018-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Otsailaren 5ean guk Beasainen partehartzea klasiko bat bihurtzear dagoela esateko zorian gaude... Eguraldiak ez gaitu oso ondo hartu azken bi urtetan, elurra, hotza eta barrurako giro hobea egin digu bi zita hauetan. Dena dela, Beasaingo plaza azpi horreko joku ikaragarria ematen du eta koadrilla ona izan genuen lagun beste behin ere. Txokoan...

2018/01/19

2018-01-18 Berrizen San Antonio jaiak

Berriz bisitatu dugun laugarren aldia da, eta aurrekoetan bezala izan dugun harrera beroa izan da. Badakigu ez direla herriak bizi dituen egunik alaienak eta horregatik are eta gehiago baloratzen dugu izan genuen harrera. Tabernaz taberna ibili ginen aurtengoan, eta ederki ibili ginen. Barrurako hobea zegoen eta Berrizko tabernak ondo...