2018/01/19

2018-01-18 Berrizen San Antonio jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 19:26 e(t)an

Berriz bisitatu dugun laugarren aldia da, eta aurrekoetan bezala izan dugun harrera beroa izan da.
Badakigu ez direla herriak bizi dituen egunik alaienak eta horregatik are eta gehiago baloratzen dugu izan genuen harrera.
Tabernaz taberna ibili ginen aurtengoan, eta ederki ibili ginen. Barrurako hobea zegoen eta Berrizko tabernak ondo laguntzen dute halaxe ibiltzeko.
Jira on bat egin eta plazan bukatu genuen.
Aurtengoan arbola bere tokian zegoen, Olakueta plaza elegante zegoen eta askotan pasatzen den moduan onenean bukatu beharra izan genuen!
Segi horrela!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



Ez dago erantzunik "2018-01-18 Berrizen San Antonio jaiak"