2019/02/05

2019-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:01 e(t)an


2019 honetan enegarren aldiz izan gara Beasainen. Neguko giro txarrak eten bat egin zuen aurten eta antzeman genuen kalean ere. Lehenengo eta behin, Dolarean Odolkiaren kofradiakoekin kantu saio koxkor bat egin genuen. Epelean, eserita eta lagunartean ederki ibili ginen. Ondoren kalerako txanda iritsi zen. Jendeak kale gosea du eta ez genuen asko behar izan koadrilatxoa inguratzeko.
Asteartea izanagatik ere, tartetxo bat hartu zuen batek baina gehiagok eta gurekin ibili ziren kantuan. Azken geldialdia plazapen egin genuen. Patxara ederrean gozatua hartu genuen.
Neguan ere badago ondo pasatzea eta kantuan eta euskaraz bada, gu gustura baina gusturago.
Ea berriz ikusteko aukera dugun lagunok!!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




Ez dago erantzunik "2019-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa"