2019/05/02

2019-05-01 Legazpin Santikutzetan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 22:17 e(t)an

Baziren urte batzuk Legazpira gerturatzen ez ginenetik. Dena den itzulera polita izan da.
Emanaldi intimista batekin hasi genuen arratsaldea eta motorrak berotu ondoren kalean egurrean ibili ginen.
Elizondo parean eta kale nagusiaren erdialdean hasi genuen jarduna.
Jende ugari kalean eta ondo babestuak sentitu ginen.
Gero kale zaharrean, Plazaolako arkupeetan eta txoznetan eman genion amaiera.
Amaiera martxosoa eta festazalea. Adin guztietako gazteak nahasian egon ginen eta bukaera polita bizi izan genuen.
Jaiak hasi besterik ez diren honetan, indarrak gorde asteburu luzea datorkizue eta!
Eskerrik asko lagunok!!!!!!

Aurreko urteetatko berriak:  2015, 2014, 2013, 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2019-05-01 Legazpin Santikutzetan kantujira"