2019/11/17

2019-11-16 Tolosan babarrunaren eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:01 e(t)an

Aurtengo babarrunaren eguna bustitik joan dela esatea jakinekoa da.
Egia da zegoen eguraldia ikusita jendearen jarrera ikusgarria dela.
Trianguloko karpan txoko bat aurkitu, hasi kantuan eta ttarra-ttarra han inguratu zitzaigun jendea kanturako gogoz.
Goxo-goxo bageundern ere Zerkausian eta Topic azpian ere ibili ginen.
Udaberriko lagunak entzuteko parada ere izan genuen, baita haiekin kantu batzuk jo ere. Hau plazerra!
Eguerdian erretirada eta ederki bazkaltzeko aukera izan genuen. Laugarren urtez ere gozatua hartu genuen Tolosako egun polit honetan!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2019-11-16 Tolosan babarrunaren eguna"