2023/05/03
2023-05-02 Legazpin Santikutzetan kantujira
Bentazaharra (e)k argitaratua 07:14 e(t)an
2023an ere Legazpin izan gara kantujiran. Urteak badira lehen aldiz joan ginenetik eta beti, harrera beroa jaso izan dugula esan beharra daukagu.
Aurten ere hala izan da. Danborradaren aurretik saioa egin behar izan dugu eta jendea motorrak berotzen ari zela nabarmena zen
Eguraldiak aitzakiarik ez zuen, eguzki ederra eta kalean ibiltzeko giro paregabea.
Adin eta kolore guztitako jendea izan dugu aldamenean eta ederki pasa dugu oraingoan ere.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ez dago erantzunik "2023-05-02 Legazpin Santikutzetan kantujira"
Argitaratu iruzkina