2023/12/21

2023-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:39 e(t)an

 

Badira 6 urte Azpeitian Santo Tomas egunean hurreratzen garena.

Negua izanda eta gabonen bezpera izanda, badu egun honek bere xarma.
Aurten bagenuen euriaren mehatxua goizean goizetik baina ederki eutsi dio. Bai alajaina.

Etxe-zuri paretik hasi eta kalean gora egin ahala, jendea lagun izan dugu eta kantu saio ederrak egin ditugu.

Beste behin ere etxean bezala sentitu gara eta horrelakoek merezi dutela berresten digu.

Hurrengo batean ere ea elkar ikusten garen.

Aurreko urteetako berriak: 20222019 20182017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2023-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna"