2024/07/31

2024-07-31 Loiolako jaietan kantujira

 Badira urte batzuk Donostiako Loiola bisitatzen duguna.

San Inazio egunean bertaratzera tradizio moduko bat da aspaldian.

Aurtengoan hasi orduko bizi izan duguna ederra izan da.

Jende ugari gure akordeen zain eta kanturako gogoz. Talde polita eta tarte goxoa pasatu dugu gaurko eguerdiko kale bueltan.

Beste behin ere, plazer bat auzoak bizirik daudela ikustea eta euskaraz ondo pasatzeko jende ugari dagoela jakitea. Jende gaztea jaiak antolatzeko gogoz eta gauzak mimoz egiten. 

Segi horrela lagunok!

Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 20232022 2019201820172016 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/07/26

2024-07-24 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

 

Lazkaok badu altxor bat baina gehiago, baina Maizpide bada pitxi bat edozein euskal herrik nahiko lukeena. Baleko jendeak gidatzen ditu euskarara gerturatzeko esfortzua egin duten lagunak.

Guk beraiekin kantujira bat egiteko zortea izan dugu aurten ere. Lazkaotarrekin nahastu eta jai giro polita sortu zen uztaileko asteazken batean.

Ederki ibili ginen batera eta bestera... Mundial zaindu gintuzten eta gustura baina gusturago itzuli ginen etxera.

Nahiago genuke Maizpiderik ez balego, baina dagoen bitartean segi dezala horrelako lanean!

Hurrengo bat arte lagunok.

Aurreko urteetako berriak: 2023, 2022-1202220192018 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/07/19

2024-07-18 Antzuolako jaiak

 2008tik Antzuola bisitatu izan dugu ia urtero. Sortzez bizilagunak gara eta beti sentitu izan gara etxean bezala.

Aurten ere bertan egoteko aukera izan dugu eta tenperatura beroak giroa bero-bero jarri du.

Jaiak hasi dira eta ez dago aitzakiarik mundial pasatzeko. Afaltzera eta kantura gero eta jende gehiago hurbiltzen da eta Ontzaren jaitsierarako dantzarako gogoak pizten zaizkigu.

Ondo bukatu jaiak eta segi horrela urte askoan!

Aurreko urteetako berriak: 20232022201920182017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat

2024/07/15

2024-07-14 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Geltokietako jaiei amaiera ematea tokatzen ari zaigu aspaldian. 

Onenak emanda daude asko eta asko, baina ahots kordei azken aukera ematen diegu.

Beti bezala harrera beroa eta antolatzaileen mimoak jaso genituen. 

Eguraldi epela eta kanturako aitzakiarik ez.

Auzoak badu bizia eta gazteak ere atzetik bultzaka datoz. 

Hurrengo batean gehiago eta hobeto. Segi horrela lagunok! 

Aurreko urteetako berriak: 20232019 2018201720162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: